Solasaldiak Euskaraz: Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (Nerea Ibarzabal Salegi)

Solasaldiak Euskaraz: Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (Nerea Ibarzabal Salegi)

Tertulias en Euskera bajo la dinamización de Nerea Loiola.

Los días 5 y 19 de febrero se celebrará un coloquio sobre el libro Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak de Irene Solá y traducido por Joxan Elosegi.
 
Sinopsis: 

Pirinioetan bizi –eta hiltzen, edo hilik bizi– dira eleberri honetan hitz egiten digutenak. Ekaitzeko hodeiak mintzo zaizkigu, eta oinaztarria, eta heriotzan murgilduko den nekazari poeta ere mintzo zaigu, guri eta lurrari. Eta mintzo zaigu, baita ere, orduz geroztik seme-alabak baka-rrik hezi beharko dituen alargun gaztea. Eta sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak mintzo zaizkigu. Eta mendiak, eta perretxikoak, gizonezkoak eta emakumezkoak, eta mamuak, eta laminak, eta maitagarriak, orkatzak, txakurrak...

Lurra bera mintzo zaigu, noizbait mendiez erditu zen lur hori bera.

Mendi ikaragarri horiek mendetan ezagutu dituzte bertakoen bizimodu latza eta haien amodioak; ezagutu dituzte jazarpenak, ihesak, gerrak, gorrotoak. Mugako bizitza. Eta eder ageri zaizkigu beti; are ederragoak Irene Solà bezalako kontalari peto batek kontatzearen plazeraren oparia egiten digunean. Sen berezia darion begiratzeko eta kontatzeko modu teluriko batean, emakumezkoenak baitira eleberriko ahots guztiz gehienak. Akaso emakume baten eskutik soilik posible litzatekeen ikuskera baten arabera ehunduak.

category
Tipo
evento
style
Categoría
Conferencia
location_city
Municipio
Zarautz
event
Inicio
05/02/2026
event_busy
Fin
19/02/2026
schedule
Horario
5 y 19 de febrero, 18:30
euro
Precio
Gratis
store
Lugar
Biblioteca Municipal de Zarauz Sanz Enea

EXPERIENCIAS RELACIONADAS

Generar experiencia
No hemos encontrado eventos.