Elbereth (último concierto)
La banda de metal Elbereth, de Legazpi, ha anunciado Azken agurra, azken egurra. El próximo 28 de marzo ofrecerán el concierto que pondrá fin a su trayectoria. Tendrá lugar en el festival especial Legazpiko III. Oholtza bete doinu jaialdia, junto a los veteranos Koma.
A través de un comunicado han explicado los motivos de la disolución de la banda:
25 urte dira lehen aldiz oholtza gainera igo ginenetik. Bidean hainbat kontzertu, entsegu, kilometro, bizipen eta garagardo elkarbanatu ditugu lagun askorekin.
Mende laurdena ez da urtero betetzen, momentu onak eta ez hain onak bizi izan ditugu. Mugarri asko bete ditugu, noiz edo noiz ametsak zirenak egia bihurtuz. Bost disko argitaratzeko aukera izan dugu, taula gainean inoiz pentsatu ahal ez genituen taldeekin aritzeko aukera izan dugu, eta hainbat lagun berri egiteko aukera izan dugu.
Hau guztia ospatzeko, etxean joko dugu, Oholtza bete bihotz omenaldiaren barruan. Kontzertu oso berezia izango da, Andoni eta Iñurri omenduko ditugulako beste behin ere, eta 25 urteren ondoren, Elberethen azkena izango delako.